peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Xabier Letona · Argia

Elkarrekin eta libre bagoaz Argia eta CC Lizentziak

12:22

Euskararen iturria oso txikia da. Gehiagora iristeko horren tresna egokiak diren tresnak ezin ditugu alboratu gure ustez.

partekatu
12:22

Euskarazko hedbide guztiek Eitb izan ezik, lizentzia libreetan egiten dugu lan, partekatzeak libre egiten gaituelako. Edukiak partekatzen ditugu, txikiak garelako eta behar dugulako. Eta beti iznago garenez txiki, hobe norabide horretan koherente izan.

partekatu
12:24

Erderazko hedabideek badute euren laguntza pribatua: inbertsioak, marketinga, eta publizitate bidezko diru laguntzak. Eskuineko hedbideek ere badute beren CCa. Berri agentziak ez al dira CC? Askotan albiste berbera irakurtzen dugu hedabide ezberdinetan.

 

partekatu
12:25

ARGIA da egun gehien partekatzen duen hedabidea. Lokalak diren hedabideetako informazioa partekatzen dugu, maila lokalekoak adibidez.

Uztailean adibidez, Glovori buruzko erreportajea egin dugu eta El Saltok partekatu zuen, azken boladan gehien albistea izateraino. Eta zer kostatu zaie? Ezer ez. ARGIAri abixatzea, besterik ez.

partekatu
12:29

Euskalerria irratiak albiste on bat zabaltzen duenean gainontzeko hedabideek ondo lantzen badugu, edukia Euskal Herri osora heltzeko aukera dago. Horretarako gure artean ere antolatu beharko ginateke.

partekatu
12:31

Euksal Hedabideak gai al gara agenda markatzeko eskuineko hedabideek egiten duten bezala?

partekatu
12:32

Diruaren logikatik ihes egin behar dugu. Berri agentzia zentralizatuak ezin ditugu irudikatu ere ez.

partekatu
12:33

Euskal Hedabide asko dirulaguntzen menpekoak gara. CC lizentziekin doan lan egiten denaren ustea dago, errentagarritasunaren logikaren menpe.

partekatu
12:35

Gure komunitatea ahulagoa da software askerik gabe, CC lizentiza gabe.

partekatu
12:36

Jaso zabaldu, lizentzia berean publikatu, eta lana aitortu eta kitto.... ba ez ez da hain erreza. Praktikan egiten hasi garenean, arazoak sortzen dira gainontzeko hedabideekin. Orain arte beraz, ez dugu adostasun bat denon artean.  Lizentziak desitxuratzeko arriskua dago. Lizentziaren arabera libreki partekatu daiteke, baina honekin mugak jarri nahi dizkiote batzuk.

partekatu
12:38

Aldaketa hauek ez dira hain errazak. ARGIAk urte eta erdi eskaini zion prozesu honi. Azkenean gauzka egiteko moduetan aldaketa dago: Jabetzarenak egin du. Sortzen dena ez da nirea orain arte bezala. Egiletza bai, baina erabilera librea da. Hain zuzen hori nahi dugu guk: ahalik eta gehien zabaldu, eta eduki guztiak komunitaterekin esku utzi.

partekatu
iametza