peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Xabier Igartua · OƱatiko Alkateordea

Kasu praktikoa: Onaro

12:31
Onaro proiektuaren helburua internet banda zabala herritar guztien eskura jartzea da.
partekatu
12:35

Internet konexioari loturiko gabeziez jabetu ginen: landa guneko 210 eraikinek ez dute internet banda zabaleko konexiorik, eta ezin dugu ahaztu behar: 1) internet oinarrizko zerbitzua dela; 2) interneterako sarbidea gisa eskubide gisa aitortu zuela Nazio Batuen Erakundeak 2011. urtean; 3) Pandemiak, hainbat oñatiarren internet konexio gabeziak azalarazi dituela.

partekatu
12:37

Argindar sektorean urteetan metatu den esperientzia ere azpimarratu nahi dut: 1) SORKUNTZA, Oñatiko Ur Jauziak, Oñatiko herritarren energia kontsumoa berriztagarriz sortzen dugu; 2) BANAKETA, Oñargik, herriguneko argindar sarean ardura; 3) MERKATURATZAILEA, Merkaoñak, argindar kontratuak eta arreta zuzena eskaintzen die herritarrei.

partekatu
12:40

Argindarraren kudeaketa propioa egiteko gai bagara, hurrengo urratsa, oinarrizko zerbitzua den internet herritik kudeatzeko bideari ekitea izan zen.

partekatu
12:41

Zertarako da Onaro? 1) Herritar guztiei banda zabaleko konexioa emateko; 2) Arreta zuzena, gertukoa eta engainurik gabea eskaintzeko; 3) Herritarren beharrak herritik erantzuteko, bertako hornitzaileekin elkarlanean; 4) Oinarrizko zerbitzuak herritik hobeto kudeatzen direnaren konbentzimenduz dihardugulako.

partekatu
12:43

Onaroren abantailen artean, azpimarratzekoak dira herritarren zerbitzura dagoela, nork bere tamainako eskaintza jasotzen duela eta geuretik geurerako bidea egiten dugula, besteak beste.

partekatu
12:46

Eta etorkizunean zer? Landa eremuetara iristeaz gain, herrian ere zuntz optiko sare propiaren hedapena lortu nahi dugu. Nola? Komunitatetik sare ehunduz.

partekatu
iametza