peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Xabier Barandiaran · EHU

Maritxu nora zoaz? Nola egin (eta zergatik ez atzeratu) erakundeen trantsizio teknologikoa

11:32

Maritxu nora zoaz karaoke eta bertso saioa proposatuko dut. Nahikoa da karaokeak gainontzeko hizkuntzetan egiteaz.
Filosofoen papera, bertsolaritzarekin alderatuta, bertsolaria izatea baino, gai jartzailearekin parekatzen dut.

partekatu
11:37

Facebook, Google, Amazon, Microsoft, ... eraldaketa digitalera bultzatzen gaituzte, gizarte bezala, edo hil egingo gara, bere esku artean desagertuko zaizkigu gure erakundeak (Euskaltzaindiatik, udaletxetara).

partekatu
11:38

Gaur egun badugu nahikoa eredu. Googlek duela bizpahiru urte erabiltzaile batzuei kontua ezabatu zien. Zergatik? Eskuratutako mugikor bat saldu nahi zuten hauek, eta letra txikiko baldintzaren bat urratu zuten.

Eta larria al da? Google identity pasaportea bezain garrantzitsua izan daiteke. Pertsona hauek, adibidez, galdu egin zituzten bere lagunen kontaktuak, bere email guztiak, egutegiko zitak... baita zerbituz askotara sarbidea.

Enpresa handiek estatuek betetzen duten papera betetzen dute arlo askotan.

partekatu
11:41

Energia ordaintzeko diru laguntza batzuk zeuden Espainiako Estatuan. Baina inteligentzia artifizial bidez kudeatzen dute. Hainbat pertsonak bazuten aukera diru laguntza jasotzeko, baina ezin zuten. Software horren kodea jakiteko eskubidea aldarrikatu zuten hainbat ekintzailek.

Jabego intelektualaren aitzakiapean, enpresa horiek kodea ezkutatzeko eskubidea aldarrikatu zuten.

partekatu
11:45

Facebook, Google, Amazon, Apple eta Microsoft munduko hainbat estatuk baina pertsona gehiago eta diru gehiago dute jada; botere gehiago beraz. Etorkizuneko Common Wealth izan nahi dute. Izan daitezkeela uste dute, eta etorkizunean estatuaren lekua ordezkatu nahi dute.

partekatu
11:50

Informatika Kodeak Legeak baino askoz luzeagoak direnez, askoz zehatzagoak dira. Legeetan interpretazioak sartzen dira, kode informatikoetan ez.

partekatu
11:51

Iturria irekitzean zer dago? Kriston festa! Hacker eta pertsonen arteko hartueman izugarria.

partekatu
11:52

KornuKopia: Greziako oparotasunaren adarra, Aqueelo errekaren jainkoari lapurtu zion Zeusek. Kode iturrian oparotasun handia dago. Kodea kopiatzea doainik da; Copyleft eta GPL

partekatu
11:54

GitHuba da erromeriaren izena. 31.000.000 garatzaile daude bertan kolaboratzen. 96.000.000 programa. Pull request 200.000.000 dira; hauek dira erromeria honetako muxuak. Euskal herrian inoiz egon direnak baina gehiago!

partekatu
11:58

Iturrian nola egiten da lan? Agile - Bizkor - Arin Arin. Nagusirik gabe eta denok elkarrekin lanean.

partekatu
12:01

Baina erakundeek garatzen duten (eta garatu behar duten) printzipio eta filosofia hau gizartearen eraldaketarako tresna izan daiteke.

partekatu
12:03

Iturrian zer dago? Kode irekia. Denok edango dugu nahi dugun guztia!

partekatu
iametza