peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Sandra Perez · Iametza

Zein da gure beste aztarna digitala?

9:15

Garai oso berezi bat bizi dugu gaur egun, gizakiak Lurraren gainean daukan eraginaren aroa, alegia. Eta hau gizadiak inoiz aurre egin behar izan dion erronkarik handienetako batek markatuta: larrialdi klimatikoa.

partekatu
12:58

Energia ekoizteko eta baliabideak kontsumitzeko gure sistemek indar dominatzaile eta autosuntsitzaile bihurtzea eragin dute. Hala ere, egia da gero eta kontzientzia gehiago dagoela gizakion jarduerak ingurumenaren gainean daukan eragin negatiboaren inguruan. Gero eta gehiago dira hartzen ditugun alternatibak.

partekatu
13:01

Ikusten dugunak asaldatu egiten gaitu. Aldiz, ikusten ez dugunak ez gaitu hainbeste kezkatzen.

partekatu
13:08

Gero eta kontzientzia gehiago dago gizakion jarduerak ingurumenaren eta Lurraren gainean daukan eragin negatiboaren inguruan.

partekatu
13:15

Gure aurrekontua: Gure aztarna digitalak gure sareko jarduerak suposatzen duen kutsadura adierazten du.
 

partekatu
13:15

Earth Overshoot Day gizateriak Lurraren urteko baliabide naturalen aurrekontua agortu dueneko data da. Urtearen gainerakoan, defizit ekologikoa mantentzen ari gara, tokiko baliabide erreserbak agortuz eta atmosferan karbono dioxidoa pilatuz. 2021ean, uztailaren 29an izan da.

partekatu
13:15

Lurraren baliabideak naturak berak birsortzeko behar duen denbora baino 1,75 aldiz azkarrago erabiltzen ditugu. Hau da, gaur egun, urtean, 1,75 Lur erabiltzen ditugu.

partekatu
13:16

Zein da beraz gure beste aztarna digitala? Pertsona baten urteko aurrekontua: 2 tona CO2

partekatu
iametza