peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Pedro Arreitunandia · Elgoibarko Makina Erreminta Institutua

Teknologia burujabetza hezkuntzan: Gaur egungo panorama, alternatibak eta aurrera begirako erronkak (mahai-ingurua)


pdfPonentzia deskargatu

12:24

Lanbide Heziketan software librean egiten ari garen lana azalduko dizuet. 20 urte daramagu dagoeneko lan honetan. Hezkuntzan baliabiderik ez dagola esaten da. Internet konexioa gure zerbitzari propioekin egiten dugu.

partekatu
12:26

Guk beraz, baliabide gehiago eta ezagutza gehiago ditugu beste zentroek baino.

partekatu
12:26

Zergatik hasi ginen software libreakin? Ba ez zen kontzientziagatik izan. Software pribatiboak garestiak ziren eta doakoak ziren soluzioak behar genituen. Lehn urratsa Firewalla behar genuen. Checkpointa oso garestia izan zen eta horrela hasi zen gure lehen linux esperientzia: linux fwa.

partekatu
12:28

Windows nt4 domeinua zaharra migratu behar izan genuen eta bi aukera zeuden; windows 2000 zen lehena, baina lizentzia asko erosi behar ziren..

partekatu
12:29

Beste arrakasta adibide bat: 2008an telefono zentralita, ASTERISK gunera migratu genuen. Oso soluzio ona izan zen nahiz eta funtzionatuko ez zuela esaten ziguten.

partekatu
12:31

VPNa pandemia garaian ezinbestekoa dena aspalditik dugu martxan guk. Irakasleek sareko diskoak azitzeko ezinbestekoa.

partekatu
12:33

Ordenagailu kaskarrak zeuden kasuetan, tunel bidez gelan zegoen PC moderno bat erabiltzeko aukera eman zuen.

partekatu
12:34

Sugar CRMa erabiltzen hasi ginen gure beharretara egokituz. Orain Odoo deitzen den ERPa ezartzen ari gara.

partekatu
12:35

Kontzientziazioa ezinbestekoa da. Gurean oso barneratuta dago urteak daramagulako lanean. Irakasle berriei zerotik azaldu behar zaie, baina lagundu egiten da filosofia hau barneratzen. Batzuetan Drive moduko soluzioak ere modu pertsonalean. Baina ahal den guztian tresnak eskaintzen saiatzen gara, NextClouda instalatzen ari gara adibidez.

partekatu
12:38

Filosofia honetan sinestea ezinbestekoa da. Kontsumo talde batean egotearen antzekoa: porruek lurra eduki dezakete, eta neguan aza gehiegi egongo da, baina sustatu nahi dugun eredua da. Inguruan baditugu KM0-ko enpresa potenteak ere, laguntza ezinbestekoa ematen dutenak.

partekatu
12:40

Kontrako korrentea badago, egia da. Gurean ez da oso indartsua baina kontuan hartu behar da. Ezagutza teknikoaren deslokalizazioa ematen da, eta gaitasunak galtzen ditugu, lan gutxiago egingo dugulakoan.

partekatu
12:41

IMH pandemia garaian: Big BLue Button zerbitzaria prestatu genuen pare bat egunetan. MOodel pandemia aurretik oso gutxi erabiltzen genun, pandemian erabilera izugarria egon zen, moodlen formazioa eskaini genuen irakasle guztientzat.

partekatu
12:45

Ikasleen eskubidea da beraien pribatutasuna babestea. Badaude tresnak google eta microsoftetik at. Hasieran kostatuko duela dirudi, baina epe luzera askoz ere onuragarriagoak dira.

partekatu
iametza