peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Ona de Gibert Bonet · Bartzelonako Supercomputing Center

Sobirania tecnològica, sobirania lingüística

13:02

Teknologia eta hizkuntzak zer harreman izan dezakete elkarren artean? Honi erantzuna emango diogu gaur.

partekatu
13:10

Hizkuntzen etorkizuna sareetan daukatzen presentziarekin lotura dauka. Gaur egun existitzen diren hizkuntzen %90-a etorkizunean galduko da. Gaur egun bost mila hizkuntzek baino gehiago ez dute baliabideek. Zer gertatuko da hizkuntza gutxitu hauekin? 

partekatu
13:13

Hizkuntza gutxituen egoera aurreko hitzaldi batean jada atera den datuen gaineko burujabetzarekin lotuta dago. 

partekatu
13:15

Enpresa munduan, sektore publikoan eta software librea esparruetan eragin behar dugu.

partekatu
13:17

Wikipedia kalitatezko iturritzat hartzen da, bizirik dago eta 323 hizkuntza baino gehiago ditu. Hemen adibidez, katalana hogeigarren zenbakian dago eta 685.000 artikulu baino gehiago ditu. Gainera, 1.000 artikulu kualitatiboen sailkapenean liderra da.

partekatu
13:26

CommonVoice proiektua ahots-ezagutza guztientzako irekitzen laguntzeko proiektua da. Gaur egun, 13.905 ordu baino gehiago ditu, eta hauek 76 hizkuntza ezberdinetakoak dira.

partekatu
13:33

Amaitzeko, uste dut hizkuntza eta teknologiaren arteko zirkulu horretan sartu behar garela. Zirkulu amaigabe hau bi norabidekoa da: hizkuntza bat sarean kontuan hartzen ez badugu ez dugun horren gaineko datu gehiegirik izango. 

partekatu
13:35

Hizkuntzaren esparruan utopiaren ikuspegitik, hizkuntza guztiak edozein esparrutan erabiltzeko aukera izango genuke. Eta honela, ez genuke hizkuntza gutxituen inguruan hitz egingo, baizik eta hizkuntza txikiei buruz.

partekatu
13:36

Ez dakit zein iritsiko den lehenengo baina teknologia burujabetza eta hizkuntzen burujabetza eskutik doaz. 

partekatu
iametza