peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Mikel Garcia · Argiako kazetaria

Teknologia burujabetza hezkuntzan: Gaur egungo panorama, alternatibak eta aurrera begirako erronkak (mahai-ingurua)

12:09

Multinazional teknologikoak bereziki Microsoft eta Google bi zirriktu erabiltzen ari dira barruraino sartzeko. Administrazioak eskaintzen duena eta ikastetxeek jartzen duten alfonbra gorria.

partekatu
12:11

Has gaitezen administraziotik.Nafarroako Gobernuak adibidez Googlekin hitzarmena du, beraz Googlen zerbitzuak lehenesten dituela pentsatzekoa da. Eusko Jaurlaritzak harreman historikoa du Microsoftekin, Windows instalatuta dauka bere menpeko erakunde publiko gehien-gehienetan; Euskal Herriko Unibertsitateanere,emailaren gestioa Microsoftek daramalasalatu izan dabehin baino gehiagotan.

partekatu
12:12

Adibide esanguratsu bat gai honetan: Jaurlaritzak saldu du ordenagailu berriak erosiko dituela eskoletarako eta ordenagailu horiek abiatze duala izango dutela (alegia Windows bai, baina Linux sistema-eragile askea ere bai), gero ikastetxe bakoitzak aukeratu dezan. Errealitatea, ordea, beste batda: Jaurlaritzak ikastetxeei galdetu die: “Zer nahi duzue, chromebooka ala ordenagailua?”. Eta eskola batzuetatik erantzun dute: “Nahi dugu ordenagailua, Linux sistema-eragile askea izango duena”. Jaurlaritzak horieiesan die kasu horretan duala izango dela abiatzea: “Bale, Linux izango duzue, baina Windows ere bai”. Alegia, Windows bai ala bai eramango dute ordenagailu guztiek

partekatu
12:12

Dena den, administrazioak enpresa pribatuekin izan ditzakeen interesetatik haratago, sarriaipatzen dena da gai honetan administrazioak estrategia falta duela. Berritzeguneak dira nolabait ikastetxeen eta Jaurlaritzaren artean dauden figurak, irakasleen formaziora bideratuta batez ere, eta Berritzegune nagusian lan egiten duen Txabi Perezek Argian kontatu zigunBerritzeguneetan lantzen dutela nola jorratu beharko litzatekeen teknologia eskoletan, baina gero ez dutela beraiek erabakitzen eskoletan garatu beharreko teknologia.

partekatu
12:13

Erabakiak Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordetzan hartzen dira, inongoestrategiarik, inongo perspektibarik eta gai honen aldeko inongo apusturik egin gabe. Eta apusturik egiten ez dela garbi geratzen da bideratzen diren baliabidetan: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Berritzeguneetan, duela 25 urte zeuden 20 IKT aholkulari,20 aholkulari EAE osoko ikastetxeei teknologian formatzeko eta teknologiaz aholkatzeko; bada,orain daude... 20 IKT aholkulari.

partekatu
12:13

5 urte pasa dira, urteotan eman den iraultza teknologikoa nabarmena da, baina baliabide pertsonalak berdinak dira.Zerbait aldatu dapandemia garaian? Zeren irakaskuntza teknologikoa oso presente dugu garaiotan, egun batetik bestera erabat digitalizatu genuen irakaskuntza, konfinamendu sasoian denak etxetik ari ziren eskola ematen. Bada,administrazioak ez zuen formazio teknologikorako eta abarretarako inongo baliabiderik gehitu.

partekatu
12:14

Baten batek pentsa dezake: konfinamenduak ezustean harrapatu gintuen. Ikasturte berrian hobeto egingo dira gauzak, aurreikusiz tele-irakaskuntzan orduak sartu beharko direla behin baino gehiagotan. Ba ez: administrazioak ez du beharrik ikusi adibidez ikastetxeetan gutxienez aholkulari teknologiko bat jartzeko, nahiz eta irakaskuntza digitala, esan bezala, eguneroko ogia izango den(eta izaten ari den)

partekatu
12:14

Badirudi soluzio errazena eta merkeena aukeratu duela administrazioak: inbertitu beharrean hezkuntzarako azpiegitura teknologiko propio eta publikoan, enpresa pribatuen esku geratzen ari dira bai ikastetxeetako azpiegitura teknologikoa, bai hezkuntzara bideratutako zerbitzu teknologikoak. Eta horri deitzen zaio berrikuntzaz mozorrotutako pribatizazioa.

partekatu
12:15

Multinazionalak diru asko inbertitzen ari dira hezkuntza zerbitzuak garatzen eta eskaintzen. Altruismoagatik? Ez, interesak dituztelako eta hezkuntza eremu erakargarriabihurtu delako negozioa egiteko, eta gainera konkistatzen errazada, ateak zabalik dituztelako. Kontua da etorkizunera begira arriskutsua dela egiten ari garen bidea, enpresa pribatuen helburua ez delako ikaskuntza eta irakaskuntza hobetzea, dirua irabaztea baizik.

partekatu
12:16

Baina hasieran esaten genuen, administrazioak bakarrik ez, ikastetxeek ere askotan alfonbra gorria jartzen diete multinazionalei.Zergatik? Batetikdago administrazioari lotutako arrazoia: baliabide falta. Eskoletan sarri hitz egiten da IKT arduradunaz, baina figura hori ez da existitzen. Ez dago IKT arduradunik ikastetxeetan, ez dago horretara bideratutako ordurik. Ez dago sistematizatuta ikastetxe guztietangutxienezpertsona bat egongo delateknologiaz arduratuko dena: teknologiaren arlo teknikoaz baina baita arlo pedagogikoaz ere.

partekatu
12:16

Eta esan bezala, bizi ditugun garaiotan, eta etorkizunera begira ere, ezinbesteko figura dirudi. Baina horrelakorik ez dagoenez, borondate kontua izaten da: ikastetxe batean baldin badago norbait gaia kontrolatzen duena, orduak sartzeko prest dagoena, gainerakoak formatzeko prest, kontzientziazio lan bat egiteko prest... bikain; baina ez badago, errazena da ez lanik ez arazorik ematen ez duen zerbitzuen alde egitea eta kito.

partekatu
12:17

Horregatik izan du halako arrakasta Googlek eskoletan: Googlek ditu chromebookak eta hezkuntzara propio bideratutako pakete oso bat: “Google G Suite for Education”. Erabilterraza da, erosoa, klaseak emateko aplikazio erakargarriak ditu, doako aplikazioak dira, artxiboak gordetzeko hodei handi batereeskaintzen du mantendu behar ez dena, ez du lanik ematen...Eta beraz, logikoa da irakasle askok horren aldeko hautuaegitea. Logikoa da, ez dagoelako kritikotasunik arlo honetan.

partekatu
12:17

Curriculumaren beste arloetan (dela generoa, dela elikadura, ingurumena...)hezkuntza oso kritikoa den bezala, badirudi teknologia neutrala dela, eta berdin duela software libre bat erabili, Google erabili edo Windows aukeratu.Eta logika horren arabera hezten ari gara ikasleak ere, azpiegitura horren atzean boterea ez balego bezala, interesak ez baleude bezala, eta egon badaude interesak.Eta hezkuntzak beti izan behar du kritikoa, ezin du kritikoa izan eremu guztietan, baina eremu teknologikoan beste alde batera begiratu.

partekatu
12:17

Multinazionalak dira ikasleei irakasten ari direnak, edo beste era batera esanda, multinazionalen bidez ikasten dute. Eta horrela, enpresa hauek ari dira beraien produktuentzako bezeroak sortzen, etorkizuneko kontsumitzaileak, Googlekiko eta multinazional pribatuekiko menpekotasuna ari dira bultzatzen txikitatik. “Ekoitzi, kontsumitu, saldu zure burua”, hori ari dira txikitatik ikasten.

partekatu
12:18

Eta bide batez, multinazionalak ari dira negozio itzela egiten, ikasleen datu agregatuak beste enpresa batzuei salduz etekina ateratzen dutelako, datu oso interesgarriak marketinerako, publizitaterako, jokabideak lantzen dituzten enpresa eta erakundeentzako...

partekatu
12:19

Ez dugu ahaztu behar Google kapaza dela monitorizatzeko adibidez haurrak fisikoki non dauden (geolokalizazioaren bidez), zein web bisitatzen dituzten, zer bilatzen duten interneten, Youtuben zer ikusten duten, euren kontaktuak zein diren, ze ahots grabazio bidaltzen dituzten, etabar, etabar.

partekatu
12:19

Eta horri gehitu behar diogun bertako ezagutza AEBtako zerbitzarietan gordetzen dutela. Hori da boterea galtzea eta gure burujabetzari uko egitea. çGoogle G suitea 90.000.000 pertsonek erabitlzen dute. 6.800 milioi dolar irabazi ditu Googlek eta 10.800 milioi dolar Microsoftek.

partekatu
12:20

Datorren urratsa izango da erraldoi teknologiko eta unibertsiateak batzea. Mundu mailan egiten ari den operazio bat. Eta EHan bete betean kolpatzen du. 10 urte do gutxiagorekin irekitzen dira google kontuak hemen, gomendioa 16 urte denean gomendioa.

partekatu
12:22

Pandemiak teknolgizatu egin du ingurunea eta honi esker kontzientzia garatzen hasi da. Moodle edo Jitsi bezalako plataforma libreak adibidez ezagutu dira.

Badira ikastetxeak arlo honetan kontzientzia dutenak eta lan izugarria egiten ari direnak. Arazoa da ez ditugula ezagutzen, horretarako daukagu Markinan gisako ekarpenak ditugu.

partekatu
iametza