peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Marga Padilla · Dabne Kooperatiba

Definir, defender y construir soberanĂ­a de datos


pdfPonentzia deskargatu

11:38

Definitu, defenditu eta eraiki. Egin nahi nuen lehen gauza da konstatazio bat: erraldoi teknologikoen eta norbanakoen gaitasunen arteko gaitasunetan amildegi bat dago. Salaketa hain asimetrikoa denean, beldurra, inpotentzia eta pasibitatearekin topa gaitezke. Antzua izateraino salaketa...

partekatu
11:41

Nola egin dezakegu eztabaida hau, potentziala irabaziz?

partekatu
11:42

Definitu zer? Arazoa definitu. Ahalduntzaileagoa den definizio bat egin genezake. Askotan pribatutasun pertsonalaren galera gisa ikusten dugu. Gai hau ezinbestekoa da baina ez da oso ona mobilizatzeko. Zergatik galdetzen diot nere buruari eta uste dut, pribatutasuna eskubide indibidual gisa norbanakoaren jabetza gisa ikusten dugu.

partekatu
11:43

Guretzat motibatzaileagoa izango da zuzenbidea eta norbanakoaren eskubidearen eremutik mugitu eta pribatutasun eskubide kolektibo batera jo. Pribatutasun kolektiboaren defentsa ez perfilatzeko eskubidea litzake. Eta horren salaketa egin, perfilatzearen kontrakotasuna adieraztea errazagoa izan daiteke.

partekatu
11:46

Badakigu googlen bilaketak ezberdinak direla nik egin ezkero edo beste norbaitek egin ezkero, perfilatu egin gaituelako. Eta hori ez da niri zer komeni zaidanaren arabera, baizik eta googlek erabakitzen duenaren arabera.
 

partekatu
11:47

Hedabideen gisan gertatzen da. Edozein albiste bere linea editorialera mugitzen du, moldatzen du. Baina guk badakigu zeintzuk diren bere ideak, zein den bere linea. Facebookek egiten duena guztiz iluna da, ordea.

 

partekatu
11:49

Perfilatzeak dirudi ez duela hainbeste eragin. Zertarako erakutsi gizonei konpresa anuntzioak? Badirudi kontu praktiko bat dela. Baina askoz eragin gehiago ditu.

Paketizatzen dira ahulak diren herritarrak. Autoestima baxua, diru arazoak.... zaurgarriak diren horiek, edozein salbabide bilatuko dutenak. Kreditu altuak, seudeozientzia eta gisakoak jasan ditzaketenak.

partekatu
11:50

Demokraziarentzat izugarrizko eragina eduki dezake. Denbora errealean milioika lagunekin batera ari dira esperimentatzen. Zer gertatzen da 5milioi lagun hauei albiste negatiboak jartzen badizkiot, eta beste bost milioiri albiste positiboak? Zer ondorio ditu bakoitzaren interakzioetan? Nola moldeatu dezaket bere konportamentu politikoa?

partekatu
11:52

Paketizatzen dira hemen "zalantzatiak" diren horiek. Zaurgarriak direnak. Eta horiekin eraikitzen dira gehiengoak.

partekatu
11:53

Zaindu behar duguna ez da norberaren pribatutasuna, justizia eta berdintasun soziala baizik.

partekatu
11:54

Polarizazioaren kontra, intokxikazioaren kontrako gizarte bat defenditzen dugu pribatutasuna defenditzean.

partekatu
11:55

Eraikitzearen atalari dagokionean bi linea nagusi egon daitezke: arakatze aplikazioaren gaia, adibidez. Osasungintza organuek ez dute tresnarik norbanakoen informaziora sarbiderik.
 

partekatu
11:57

Beste eztabaida bat da zergatik ez daukan arrakastarik app honek. Ez da interesekoa? Ez da erabilgarri ikusten? Baita inteligentzia artifizialaren gaia egoera hobeto ulertzeko tresna gisa. Gustatuko litzaidake ze iritzi dauden honen gainean izugarrizko porrota izaten ari baita.

partekatu
11:59

Datu gerra izugarria baitago. Honek hau dio, besteak bestea... baina datuak guk geuk ditugu eta landu ditzakegu. Erizainek badakite zenbat jende hil den, ez dute behar beste norbaitek zenbatzea.
 

partekatu
iametza