peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Maitena Urretabizkaia · TEKS sareko eta Skurako kidea

Teknologia libreak zabaltzeko garapena, ekoizpena eta antolaketa elkartasun harremanetan egin nahi dugu

9:39

Skura mobile appak egiten dituen kooperatiba da. Elkarlana bilatzen dute, saretzeak indartu egiten duelako.

partekatu
9:43

Ekintzailetza modu ezberdinez hausnartzera eraman gaitu gure lanak. Uste dugu bultzatzen ari den StartUp eredua oso arriskutsua dela, ekintzaileen ilusioarekin jokatzen du eta inbertsoreen mundu ilunera bultzatzen ditu. Lau StartUpekin egin dugu lana eta lauak itxita daude honezkero. Konpetentziara bideratzen dira ekintzaile gazteak eta gure ustez bide hau galbidea da.

partekatu
9:46

Skuran ere emakumeen protagonismoa sustatzen dugu. Bi emakumek sortu genuen eta orain hiru gara.

 

partekatu
9:47

TEKS sarea ekainean aurkeztu genuen, hausnarketa hainbat partekatzen genituen enpresen artean. Elkarrekin egin nahi genituen, Proiektuetarako diru laguntzak, hardwarea berriak, eremu fisiko berriak sortu, zerbitzuak partekatu (adibidez zerbitzariak), formakuntzak eta jakintzak elkar banatzea...

partekatu
9:48

TEKSetik bi proiektu nagusi jarri ditugu lehentasun.

  1. Lan Poltsa. Software askean eta burujabetza teknologikoan formatuak dauden langile eta etorkizuneko langileak enpresekin saretzeko.
  2. TEKS eskola. Formazio komunak egiteko. Sarean dauden beharren arabera antolatu.
partekatu
9:57
TEKS sarean kezkatuak gaude teknologian munduan sobera maskulinizatua dagoelako. Emakumeen presentzia bilatzen dugu modu integralean.
partekatu
iametza