peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Kris De Decker · Low-tech Magazine

How (not) to build a solar powered internet

10:34

Energia berriztagarriak eta energia fosilak oso ezberdinak dira: Dentsitate maila ezberdinak, energia metatzeko beharra badago... Honek ez du esan nahi ni energia berriztagarrien aurka nagoenik baina kontuan hartu behar da autoen kasuan, adibidez, motelagoak, arinagoak izan behar dutela hainbeste elektrizitate izan gabe.

partekatu
10:37

Jende guztiak uste dut internet hodeian dagoen zerbait dela, airean dagoen zerbait, baina errealitatea da azpiegitura ikaragarriak daudela atzean.

partekatu
10:38

Datuen trafikoa ere asko handitu da. Ez datuen gainekoa, baizik eta atzetik ezkutatzen den kapitalismoarekin lotuta dagoena: cookiak, bigilantzia, iragarkiak...

partekatu
10:40

2017an erabaki nuen nire webgunea low tech eta jasangarria izango zela. Bi-hiru urte behar izan genituen horretarako. Gaur egun, webguneak eguzki-energiaz hornitzen da. Baina hori baino askoz gehiago da, webgunea ez dago sarera konektatuta eta nabigatzea guztiz anonimoa da.

partekatu
10:43

High tech ikuspegia kritikatzen dugu. Inspirazio asko aurkitu daiteke iraganean. High tech ikuspegian, berriz, ez dago inspirazio handirik iraganean. 

partekatu
10:44

Adibide moduan, orain, gu gela batean bero egoteko, eraikin osoa berotzen du. Baina iraganean, pertsonak berotzen diren, ez gela osoak. Eta hemen diferentzia ikaragarria dago kontsumoari dagokionez.

partekatu
10:46

Gure kasuan, aldizkariarentzat argazkiak erabiltzea oso garrantzitsua da eta horregatik webgune hau sortzean, erabaki genuen argazkiak konprimitzea zela aukerarik onena. Bideojokoetan erabiltzen den teknika bat jarraitu genuen. 

partekatu
10:47

Normalean gaur egun diseinatzaileek nabigatzaileek egiten dutenaren gainean jarduten dute. Baina guk nabigatzaileak daukana erabiltzen dugu eta webgunearen itxura bakoitzak daukanaren arabera ikusten da. Ez dago datu gehiago kargatu beharrik, zentzu horretan webgunea finkoa da. Alde negatibo bakarra webgunea ez dela interaktiboa da. Iruzkinak mail bidez bidali eta hurrengo egunean artikuluaren azpian eskuz sartzen ditut. 

partekatu
10:49

Webgune astunak egin beharrean webgune arinagoak egingo bagenitu, gure gailuek 20 urte iraungo luke gaur egun irauten duten 2-3 urte iraun beharrean. 

partekatu
10:51

Posible da eguzki-energiaz hornitzen den webgune bat izatea. Baina bateriak behar dira. Nire webgunea Bartzelonan finkatuta dago eta beraz, egiten duen eguraldiaren menpe dago, eguzki-energiaz hornitzen delako. Zer gertatzen da jarraian hiru egunez eguraldi txarra badago adibidez? Gure webgunea ez dela erabilgarri egongo.

partekatu
10:54

Grafikoak begiratuta ikusten da webgunea ia urte osoa online egotea lortu genuen. Argi dagoena da, egunero online egotea ez dela jasangarria.

 

 

partekatu
10:59

Nire aurreko web orrian obsesionatuta nengoen nire web orriak jasotzen zituen bisitekin. Duela gutxi web orria sei egunez geldirik egon zen ni kanpoan nintzela, eta ez zen izan eguraldi txarragatik, baizik eta arazo tekniko batengatik. Beste une batean erotu egingo nintzateke, baina webgunearen funtzionamendu honetara ohitu egiten zara.

partekatu
iametza