peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Iratxe Acha · Fair Phone

Kasu praktikoa: Fairphone

12:09

Fairphone erabiltzailea naiz, eta erabiltzaileen komunitatean parte hartzen dut. Komunitate sendo bat baitago Fairphone proiektuaren atzean

 

partekatu
12:14

Fairphonearen bidaian jarriko dut atentzio handiena. Frogatzen ari da industria elektronikoan gauzak era desberdinean egin ahal direla eta bestalde, eredu hau jarraitzea posible dela ari dira frogatzen.

partekatu
12:14

Gardentasunez azaltzen ditu bidaia honetan izan dituen zailtasunak. Izan ere, erabiltzaileen artean inkoherentzia batzuk aurkitu ditu proiektuak.

 

partekatu
12:15

Salaketa kanpaina gisa hasi zen Fairphone. Salaketak ez zuten nahi zuten fruitua eman. Enrpesa bat sortzeko urratsa eman zuten 2013an. Mugikor alternatibo bat eskainiaz. Mugikor batetik bestera pertsona eta ingurugiroaren zaintza hobetzea lortzen ari dira bidaia honetan. Pausuak ematen doaz geroz eta irtenbide hobeak ematen erabiltzaileei. 

 

partekatu
12:18

Kontzientzia garatu, eredua izan eta jarraitzaileak lortzea dira beraien helburuak.

partekatu
12:18

Hornitzaile guztien izenak gardentasunez erakusten dizkiete erabiltzaileei hauen nolakotasuna erabat azalduz

partekatu
12:19

Txinan dago enpresaren azpiegitura. Inguruan dituzten enpresak baino lan baldintza hobeagoak bermatzen dituzte. Kolaboratzaileei dagokionez "decent work conditions" lortu dituzte 

partekatu
12:22

Urtean 1.400 milioi mugikor saltzen dira munduan. 2,7 urtean baztertzen dira, batez beste.

Fairphone mugikorrak ez daude diseinatuta hondatzeko

partekatu
12:23

Fairphonearen konpontzeko erraztasunaren indizea 8,7 da 10etik. Oso emaitza ona izanez. 5 urteko garantia eskaintzen diete bezeroei produktuak erostean.

partekatu
12:24

Hondakin elektronikoetan %17,4 bakarrik biltzen dira birziklatzeko.

Fairphonek programa bat sortu du birziklapen tasa hau handitzeko. Teqcycle kolaboratzailearekin egiten dute lan programa hau aurrera eramateko.

2023an saltzen duten produktuen %100 birziklatu ahal izatea nahi dute. 

partekatu
12:26

3 Gomendio egin nahi ditut iraunkortasunerako bidaia honetan + Fairphone enpresa erabili "enpresa mugikor" bezala + Eztainua, kobaltoa... erabiliz gero, Fairphonekin lana egin dezakegu + Gure enpresen "supply chain"a aztertzea

partekatu
iametza