peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Gemma Galdon · Bartzelonako Unibertsitatea eta Eticas Research & Consulting

¿Hacia un Gran Hermano pandémico?

9:34

Ezin ditugu datuak kontatu. Erdi Aroko metodoarekin aritu gara pandemiari aurre egiten. Zer gertatu da teknologiarekin pandemia honetan eta zer gertatu daiteke?

partekatu
9:35

Hezkuntzan denetarik izan dugu: FM uhin bidez egitetik, e-learning plataformetan klase guztiak egitera. Gauetik egunera digitalizatu da estatu osoa. Herraminta komertzialak erabli dira "hobeto funtzionatzen dutelako". AEBetako teknologiak daude soilik hezkuntzan: zerbitzari guztiak kanpoan.

partekatu
9:38

Lanean berdin gertatu da. Telelana %4tik %80ra igaro zen asteburu bakarrean. Eta hemen ere inprobisazioa oinarrituz: webcam bidez bulegoa simulatzetik, GPS bidez ere langileak kontrolatzera igaro da. Bere etxean kontrolatu da langilea. Enpresen segurtasuna ere arriskuan jarri da, langileen etxeetako sareak erabiltzera igaro direlako enpresak. Hau da, digitalizatu egin gara, baina gaizki.

partekatu
9:40

Administrazio publikoan antzeko. Goazen tresna berriak erabiltzera dena berdin, edo antzeko, funtzionatuz. Aurrez aurrekoa ordezkatu da telefonoaren bidez, berdin funtzionatuz.

Bapatean Gran Hermano pandemiko bat osatu da, langile, ikasle eta administrari guztien datuak sortuz inolako kontrolik gabe.

partekatu
9:42

Zer gertatzen da datu horiekin? Non gordetzen dira?n Zenbat denboraz? Ez dakigu. Eta ezin dugu jakin.

Gran Hermano sortu da? Bai. Baina gran hermano kutre bat, txarra, banala. Egon daitekeen okerren.a Distopia digitla bat sortzen ari gara, jendeak iogur gehiago erosteko. Inork ez ditu kontrolatu nahi datu guzti horiek.

partekatu
9:43

Azterketa sorpresa bat izan da sektore guztientzat. Egiten ari ginela esaten ari ginen guztia proban jarri dugu. Azterketa sorpresa hori suspenditu dugu noski. Baina hori aspalditik esaten ari ginen: gaizki ari ginen digitalizatzen.

partekatu
9:44

Diskurtso teknologikoaren atzean emozioetatik ari gara, aztertu gabe. Edo faszinazioa edo beldurra. Baina debaterik gabe. Zientzia eta zientzia fikzioa bereiztu behar da. Herritarrek ez dakigu honi buruz ezer, eta administrazioa eta hedabideez berdin. Inoiz existituko ez diren teknologiei buruz ari gara.

Termino emozionalekin soilik ezin da egin debaterik: maite dut edo gorroto dut.

partekatu
9:47

Zientzia fikzioaren kapituluetako bat izan zen inteligentzia artifizialaren bidez sortutuako iritzi artikulu bat.

Bot horietako batek suizidiatzeko gomendatu zion bezero bati. Gauza bat da hitz egin ahal izatea eta beste bat da arrazoitzeko aukera izatea.

partekatu
9:48

Sofia robota mundu osotik aritu zen konbertsazioak ematen telebistetan. Pertsona batek bezala hitz egiten du. Noski, pertsonek programatutako esaldiekin hitz egiten du. Sofia fake bat da, ez delako gizakien gaitasunen gai.

Microsoften bot-a adibidez. Twitter kontu bat sortu zuen eta 24 ordutan emakumeak insultatzen ari zen eta hitlerren aldeko oihuak egiten. Zergatik? Inguruaren arabera ikasi zuelako arrazoiketarik gabe.

Inteligentzia artifiziala ez da inoiz izango giza intelifentzia.

partekatu
9:51

Silicon Valley da arazoaren gakoetako bat. Kontsumora bideratutako teknologien garapena egiten duelako soilik. Mundu guztiak nahi du silicon valley imitatu. Baina inork ez du nahi pentsatu nola aurre egin pandemia bati adibidez. Arazoa ez da SV, gainontzekoena da arazoa, ez garelako gai besterik sortzeko.

Debate teknologiko bat daukagu oinarri honen arabera: "Mailu bat zarenean dena iruditzen zaizu iltzea".

Ondorioa da oso kalitate txarreko teknologia daukagula.

partekatu
9:53

Ospitalak ez zituen software interoperalik. Azpiegiturarik ez dugunez, ezin izan ditugu hildakoak leku bakarrean kontatu. Azpiegitura ikuspegitik eta baita inpaktu ikuspegitik.

partekatu
9:54

AEBetan algoritmo bat sortu zuen jakiteko zeintzuk ziren larrialdietara iristen ziren pertsona horiei zeini emango zion lehentasuna. Denborarekin algoritmoan deskubritu zen iraganean sortutako gastuaren arabera zela. Aseguru etxeei gastu handia eragin bazien hilaran atzean jarriko zintuen. Afroamerikarrak sistematikoki diskriminatzen zituen, adibidez. Horregatik ez ditugu teknologia onak. Ditugun datuen arabera eta ez behar ditugunen arabera egiten baitugu lan.

partekatu
9:58

Beste adibidez bat. Californiako kotxe autonomo batek emakume bat hil zuen. Algoritmoa ikertzen ari zirenean, konturatu ziren kotxe horrek ezin zuela ulertu zebrabide batetik kanpo oinezkoak egon zitezkeenik.

partekatu
9:59

Testuinguru medikuan izan da larriena pandemia garaian. Lehen galdera izan zen: non zeuden big data eta digitalizazioa. Apiril eta maiatzean izan zen espainian inteligentzia artifiziala gehien bilatu zen hilea. Teknologiak erantzunak izango zituela espero genuen.

Honelako pandemia batek teknologiaren aukerak baino teknologiaren gabeziak erakusten dizkigu. Inteligentzia artifizialak iraganeko datuak dituelako soilik. Gertatu denaren arabera soilik jakin dezakete gertatuko dena. Datuak ditugunetik lehen aldiz da honelako pandemia bat. Eta ezinezko da, horrelakorik gertatzea. Fenomeno berriak ezin ditu asmatu.
 

partekatu
10:03

Web eta telefono zerbitzuak beharrean APPak bakarrik sortu ziren. Gure datuak batuko zituena, gure argazkiak, gure kontaktuak... Legez kanpokoa ziren rastreo gisako appak jarri ziren martxan: oinarrizko eskubide zibil eta politikoen kontrakoa.

partekatu
10:05

Googlen bilatzen ari ginen bitartean, 80 hamarkadako teknologiak erabili behar genituen: datu baseak, enkriptazioak.... erabilgarriak ziren teknologia "aspergarriak" garatu zitezkeen. Auditagarriak, errespetuzkoak eta gardenak diren teknologiak.

partekatu
10:06

Zer egin dezakegu orain? Garaiz gaude beste bide batzuk hartzeko.

Snowdenek dio: "ezkutatzeko ezer ez duzulako pribatutasun eskubidea ez zaizula axola esatea, ezer esatekorik ez duzulako adierazpen askatasuna ez zaizula axola esatea bezalakoa da". Pribatutasuna da beste eskubide askoren oinarria.

Baina okerrago egon gaitezke. Datoren krisian, ez dira jokoan egongo pribatutasuna, askatasuna... heriotzak baizik. Inbertitzen dugun guztia teknologietan badago ez dugu plan Brik ezertarako. Datorren krisita komunikazio sistemen erorketa masiboa bada? Ezingo genuke ezer egin, gizartearen sistema eroriko litzateke.

partekatu
10:10

Ez dago alderdi bakar bat munduan teknologiaren gaineko proposamen berritzailerik duenik. Orain arte, teknologia guztiak boteretsuen menpe egon dira.

partekatu
10:12

Emozioetatik harago egon behar du eztabaidak. Aspergarria izan daiteke, baina ezinbestekoa izango da.

Inork ez du pentsatzen teknologiak failatu dezakeela. Zure bizitzaren gainean erabaki dezakeen algoritmo horrek akatsak izan ditzake, datuak gaizki edukitzeagatik, adibidez.

partekatu
10:13

Etorkizun teknologiko iluna daukagu. Pesimista naiz, ikusten dudalako oso ekimen gutxi daudela azpiegitura teknologiko berriak sortzeko.

Beldurra ematen dit nerabe eta gazteek bizi duten egoerarekin, sortu duten irudi saldoarekin. Ezin jakitea zutaz zer dakiten. Garestiagoa da ahaztea gogoratzea baino.

partekatu
iametza