peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Frank Karlitschek · Nextcloud

Nextcloud as a secure alternative to Office365

12:43

Datuak omen dira egungo petrolioa. Industria eta ekonomia askoren oinarria dela uste dute. Teknologi informazio horren menpe egongo gara denok .

partekatu
12:48

Datuak esponentzialki ari dira hazten. 60 segunduro ia 100.000 tweet sortzen dira, facebook 600.000 mezu, milioika email.... eta non gordetzen da informazio hori? Erantzuna beti da Hodeia. Baina galdera da... zein da hodeia?

partekatu
12:49

Duela 25 bat urte sortu zen hodeia kontzeptua. Officearen ideiarekin dago lotuta, dena kable bidez. Baina kable bidez ikusten ez dugun hori da hodeia. Mugikorrak, zerbitzariak, eta abar, dena hodeiean dago. Horrek arazoak dakartza.

partekatu
12:53

Datuak badira egungo petrolioa jakin beharko genuke, petrolioa bezala, nonidk sortzen den, zein herrialdetatik, zein enpresak...  Saiatu nintzen munduko mapa bat egiten: non dago informazioa? Eta datuak gordetzen diren puntu bakarra ikusi nuen. Denak daude Silicon Valley-n!

partekatu
12:54

Gure ustez deszentralizatu egin behar da informazioaren jabetza hori. NextCloud horretarako dago.

partekatu
12:55

Zer dauka NextCloud-ek?

Informazioa gordetzeko modulo bat du. Bideo konferentzia egiteko aukera. Dokumentuak online editatzeko aukera-

Biana hau guztia ez doa beste zerbitzari batera, Peer to peer da: batetik bestera doa.

partekatu
13:01

Email zerbitzuak federazio bidez bateragarriak diren bezala, berdina da nextcloudeko informazioa partekatzeko sistema.

partekatu
13:06

Nextcloudeko enkripatzeko aukera ematen du, mugikorretik ordenagailura pasatzerako orduan. Gainera, eskalabilitatea eskaintzen du, beraz txikitik handira egiteko aukera. Bost laguneko taldeak sortzetik milaka laguneko taldeetaraino. 20.000 erabiltzaile dituen talde bat dugu adibidez.

partekatu
13:06

Kode irekikoa denez, edonork moldatu dezake eta norberak bere zerbitzarietan gorde. Ez dago zerbitzari zentral bat, dena peer to peer partekatu.

partekatu
13:14

NextCloudek office 365-ek eskaintzen dituen zerbitzuak eskaintzen ditu. Ostatatzea eskaintzen du eta dena da open source, edo kode irekia. Nextcloudek ez dauka bitartekaririk.

partekatu
iametza