peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

EƱaut Gracia · Errenteriako Udala

Estrategia komunikatibotik data center batetara

9:30

Esperientzia konkretu batetik abiatzen da Eñaut Graciaren gaurko ponentzia: "Estrategia komunikatibotik, 'data center' batetara".

partekatu
9:34

Politika mediatua dago eta komunikazioa eta mezua ez dira kontrolatzen. 

partekatu
9:37

Errenteriako Udalean erabaki bat hartu zen: Komunikazio zuzenaren aldeko apustua egitea eta komunikazio propio baten alde egitea: HERRI BIZIA. Besteak beste, sare sozialetan presentzia daukate. Konturatu dira pertsona batek bataz beste 15 segundu ematen dituela albiste baten barruan. Honek zer esan nahi du? jendea hasierako datu nabarmenenekin bakarrik gelditzen dela.

partekatu
9:43

Pertsonok ziurtasunak behar ditugu. Eta hori da proiektua hasterakoan transmititzen saiatuko ginena, segurtasuna.

partekatu
9:43

Guzti honek erakusten digu momentu kritikoetan zer garrantzitsua den komunikazio kanal propioak edukitzea.

partekatu
9:45

Estrasburgon zerbitzari batek su hartu ostean, eduki, dokumentu eta informazio asko galdu zuten. Zer egin zuten ezbehar honen aurrean? Datu base bat montatu zuten. 

partekatu
9:48

Zergatik data center-a? Zergatik burujabetza?

  • Komunikazioa boterearen dialektika horretan dago. Burujabetza komunikazioa bermatzeko modu bakarra da.
  • Burujabetzaren aldeko apostua egitea jakintzaren aldeko apostua egitea da.
  • Dependentzia VS Subirautza. Instituzioek burujabe izan behar dute.
partekatu
iametza