Tokikotasunaren indarra utopia errealitate bilakatzeko
9:19
Iametzako Eli Pombok hasiera eman dio ekitaldiari, utopiari aipamena eginez: "Ezinezkoa dirudien bide hori egiteak ere nahiko balioa du".
9:21
Zein da utopia lortzeko errezeta?
- Etorkizuna guztion artean amestea.
- Guztion ekarpenekin, norabide bat eraikitzea.
- Tokitik, txikitik eragitea.
9:22
Burujabetzak lantzen hasi behar dugu. Zergatik? Garai bateko berrikuntzen aurrean, gaur egun, desazelerazioaz, deszentralizazioaz, subiranotasun eta kontrol autonomoaz hitz egiten delako.
9:23
Euskal Herrian burujabetza lantzen duten proiektu asko daude. Teknologiaz ez da hainbeste hitz egiten baina zehar-lerro bezala ulertu behar dugu.
9:25
Gaurko jardunaldian, mezu argi bat helarazi nahi dugu: Tokikotasunaren indarra utopia errealitate bilakatzeko.
9:25
Euskal Herrian oinarri hori duten ereduak sortzen ari direnez, teknologia burujabetzaren bidean ere urratsak egitea posible da, Euskal Herri digital eta burujabea lortzea posible da.
9:28
Pertsonen arteko saretzearen bidez, esperientziak partekatu eta etorkizuneko Euskal Herri digital eta burujabea osatzeko proiektuak irudikatu nahi ditugu, ahalduntzetik ekintzara.
9:28
Hiru helburu nagusi ditugu gaur:
Gaiaren gizarteratzea, kontzientziazioa eta ahalduntzea.
Euskal Herrian ekimen berriak, pertsona eta erakundeen saretzeak eta harremanak abian jartzea.