peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

BeƱat Irasuegi · Talaios, TEKS

Euskal Herria Solar Punk

11:40

SolarPunk kontzeptu anglosaxoi bat da. Etorkizuna irudikatzeko errealitate posibleetan sinesten duen filosofia da. 

partekatu
11:45

Distopia elikatu beharrean utopia elikatu behar dugu. 

partekatu
11:45

Euskal Herria Solar Punk estrategia bat garatzen hasi ginen pandemiaren testuinguruan. Kolapsoa badator eta gero eta azkarrago konturatu orduan eta azkarrago egingo diogu aurre horri.

partekatu
11:47

Kolapsoari aurre egiteko, SolarPunk filosofiatik, herritarrok baliabideen jabe bihurtu behar gara. Nola lortu hori da kontua.

partekatu
11:49

Badaude aipatzeko hainbat proiektu. Adibidez, Data Center proiektua, komunitateak kudeatuta dena eta tokiko energiarekin hornituta dagoena. 

partekatu
11:51

Beste proiektu bat: Herritarren datu kooperatibak sortzea, datuak herritartu eta munipalizatzeko.

partekatu
11:54

Sare libreak lantzea, ekoizpen sare burujabeak ekoiztea, elikadura, zaintza eta banaketa kate osasuntsuak sortzen adibidez. Denda komunitarioak, gure produkzioa sartzeko, datuen jabeak gu izateko. 

partekatu
11:54

Energia komunitateak, tokian toki aurkitzen dituzten energia baliabideen arabera antolatzen direnak.

partekatu
11:55

Basojabetza elkarteak. Talde hauek basoen jabetza hartu eta lur horien jabetza modu jasangarrian egiten dute. 

partekatu
11:56

Honetarako guztirako herri-funtsak sortu beharko ditugu. Aipatutako hauek eta beste asko gehiago aurrera eramateko.

partekatu
11:57

Hezkuntzaren jabetza ere herriarena izatea. Herriak erabakitzea nola hezi nekazaritzaren inguruan, zaintzan edota zerbitzari bat nola eraikitzeko irakasteko. 

partekatu
11:58

Orain arte aipatutako adibide guztiek gaur egun adibide bat daukate hemen. Honek utopia hau posible dela erakusten du eta fikzio pixka bat ere beharrezkoa dela.

partekatu
11:59

Utzi dezagun klima aldaketari buruz hitz egitea ingurumen krisia izango balitz bezala. Egungo egoera azaltzeko Kapitalozenoa kontzeptua erabiltzea gustatzen zait Antropozenoa baino gehiago. Antropozenoak banakoei erreferentzia egiten dielako gehienbat eta Kapitalozenoak berriz kapitalari.

partekatu
12:02

Gaur egun Ziberpunka filosofiak deskribatzen zuen errealitate hori bizi dugu. 

partekatu
12:05

Azkenik bota nahi dudan hausnarketa da aipatutako guztia egingarria dela da eta etorkizun horiek eraikitzeko egunerokotik hasi behar dugula. Horretarako, erabat beharrezkoa da zer ekoiztu behar dugun pentsatzea eta hori nola egingo dugun hausnartzea.

partekatu
iametza