peertube mastodon twitter instagram

euskarabildua

atzera

Asier Iturralde · Librezale

Software librea iraunkortasunerako bidean

13:37

Librezale boluntarioek osatutako lan talde irekia da. Software librea lehenesten dugu eta aplikazio informatikoak euskaraz edukitzeko lan egiten dugu.

partekatu
13:40

Batez ere itzulpenak egiten ditugu, aplikazioak euskaraz egoteko. Horren gain, software librearen erabileraren aldeko kanpainak ere egin izan dituzte, itzulpen maratoiak... Software Libre Zalantzak txata ere sortu dute.

partekatu
13:42

Hezkuntzan Librezale taldea Hezkuntzan Librezale taldea Euskal Herriko hainbat guraso, irakasle eta eragileren artean sortu zen 2017an, enpresa pribatuek eskoletako digitalizazio prozesuetan zeukaten presentzia gero eta handiagoak kezkatuta.

partekatu
13:45

Software libreko proiektuek oso jarrera ona dute hizkuntzekiko. Ubuntun 245 hizkuntza daude, Firefoxen 225, besteak beste.

partekatu
13:46

Software eta hardware libreak iraunkortasunerako ezaugarri interesgarriak dituzte: jatorrizko garatzaileek utzitako proiektuak berpiztu daitezke edo desadostasunen aurrean beste norabide bat hartu; norbere beharretara egokitzeko aukera ematen dute; konponketak ahalbidetzen dituzte; eta komunitatearekin partekatzeko aukera ematen dute.

partekatu
13:48

Mugikorren kasuan adibidez, gehiengoak uste du mugikorrak kontsumitzen duena kargatzen dugunean kontsumitzen duena dela, baina hori icerbergaren tontorra baino ez da.

partekatu
13:50

Gailuek gehiago iraun beharko lukete. Programatutako zaharkitzearen aurrean, gailuen bizitza luzatzearen alde egin behar dugu.

partekatu
13:51

Zer egin dezake software lilbreak gailuen bizitza luzatzeko? Ordenagailuetan Linux Mint, Ubuntu, Debian, Fedora bezalakoen alde egin, adibidez.

partekatu
13:53

Bioaniztasuna eta hizkuntza aniztasunaren arteko lotura badago. Hizkuntza aniztasuna dagoen lurraldeetan bioaniztasun handiagoa dago.

partekatu
iametza