Tresnei dagokionez, hauek ere garatzen joan dira. Piramide bat irudikatzen badugu, beheko zatian azpiegiturak edukiko genituzke (ekologikoki iraunkorrak diren ebaluatzen dugu kasu honetan), erdian e-zerbitzuen geruza egongo litzateke (tresnak eta ekologikoak diren ebaluatzen dugu) eta erpinean datuak eta erabilerak edukiko genituzke (datuen pribatutasuna, lizentzien kontua aurkitzen ditugu geruza honen barruan)
Gure beharrak oso oinarrizkoak ziren: formkuntzetarako edukiak, egutegiak, emailak, datu pertsonalen kontua, webgunea...
2018-2019an informazio zerbitzuarekin hasi ginen.
2020-2021ean datu pertsonalen kontua landu dugu. Guk datu pertsonal asko manejatzen ditugu eta asko sentikorrak direnez, hau guretzat oso garrantzitsua zen.