euskarabildua

Common Voice. Euskarazko ahots teknologiaren bilakaera

Igor Leturia

Orai-ko Hizketa-teknologien arduraduna

Informatikako ingeniari teknikoa da Mondragon Unibertsitatean (1989-1993), Informatikako lizentziaduna Toulouseko Paul Sabatier unibertsitatean (1993-1994) eta Sistemen Elektronikako goi-mailako ingeniaria Mondragon Unibertsitatean (1994-1996). Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza Teknologien Hiztek masterra (2001-2003) eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra (2008-2009) ere baditu. Hizkuntza Teknologietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, “The Web as Corpus of Basque” tesiagatik (2014).

Ikerlanen lanaldi erdian aritu zen ikertzaile laguntzaile gisa, ikasten ari zen bitartean (1990-1993 eta 1994-1996). SOME Software Innovation enpresaren bazkide sortzailea da, eta bertan zuzendari tekniko gisa lan egin zuen (1996-1998). EMUN Kooperatiba Elkartean ere lan egin zuen, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendari gisa (1998-2003).

2003az geroztik, Elhuyar Fundazioan lan egiten du, Hizkuntzaren Teknologien Ikerketa eta Garapeneko bere sailean, eta sail horretako zuzendaria izan zen 2008tik 2014ra. Gaur egun Orai NLP Teknologiak deritzo sail horri, eta bertan 2014tik hizketa-teknologien azpisaila (hizketaren-ezagutzako eta -sintesiko teknologiak lantzen dituena) zuzentzen du. Besteren artean, hizketa-ezagutza edo ASRri dagokionez Adituren garapena gidatu du, euskararen transkripzio/azpititulazio zerbitzu automatikoa, eta hizketa-sintesi edo TTSari dagokionez, euskararentzako TTS teknologia neuronalaren sorkuntzan parte hartu du.

 

HITZALDIARI BURUZ

Hitzaldia euskaraz izango da eta itzulpena eskainiko da.

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Spri Hitz EHU Irizar Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Ara!Gorputz Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Deustuko Unibertsitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune LaNum Pays Basque Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Sakanako Garapen Agentzia Seaska Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza UEMA Udako Euskal Unibertsitatea Zibergara

© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea