euskarabildua

Albisteak

Majken Sanderri elkarrizketa

Negozio analista eta soluzioen arkitektoa da TimeXtender-en. Ezaguna da industria exekutibo bezala, Data aditu bezala eta nazioarteko hizlari bezala, Informazioen Teknologietan 20 urteko lan esperientziari esker.

Euskarabildua, Teknologia Aurreratuen eremua

[Kulturklik-en elkarrizketa] Iametza Interaktiboako Elisabeth Pombok eta Xalba Ramirezekin

[BIDEOA]: Elisabeth Pombok 6. edizioa aurkeztu digu

Urriaren 26an izango da Euskarabilduaren seigarren edizioa

Euskarabilduaren seigarren edizioa Donostiako Kursaal-ean izango da, urriaren 26an. “Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan” izango da aurtengo jardunaldien izenburua.

2016ko edizioko materiala eta ondorioak sareratu ditugu

Euskarabilduaren bosgarren edizioko materiala (bideoak, argazkiak eta marrazkiak) eta ondorioak sareratu ditugu

Eli Pombo: "Pentsamendutik emoziora eta handik ekintzara" iristea da gakoa

ETBko Ahoz-Aho saioan Eli Pombok aurtengo Euskarabilduaren nondik norakoak azaldu zituen atzo. Sarritan komunikazioaren inguruko jarduna marketin parametrotan mugitzen dela esan zuen eta kasu askotan kanpainek ez dutela azken helburua betetzen; hau da, norbanakoarengan nolabaiteko aldaketa eragitea, dela jokamoldeetan, iritzietan edota ohituretan.

Atsedenaldian harremantzeko eta kafea cupcake-ekin hartzeko aukera izango dugu

Azaroaren 10ean 09:00etan emango diogu hasiera aurtengo Euskarabilduari. 11:00ak aldera atsedenaldia egingo dugu eta ordu erdiko tartean bertaratutakoen artean harremantzeko eta San Telmo museoaren parean dagoen Artess Cafe kafetegian Irina Tartarovaren cupcake-ak dastatzeko eta kafea hartzeko aukera izango dugu. Horretarako bertaratzen zaretenoi kafea edo infusioa eta bi cupcake doan hartzeko txarteltxoa emango zaizue, jardunaldiaren gainontzeko dokumentazioarekin batera. Gozatu eta saretu!

Eli Pombo: “Komunikazioak hartzailearen barrua ukitu behar du eraldatzailea izateko”

Arrosa Irrati Sareko Zebrabidea saioan Eli Pombok aurtengo Euskarabilduaren nondik-norakoak azaldu zituen. Besteak beste, komunikazioak eraldatzailea izateko hartzailearen barrua ukitu behar duela adierazi zuen, horregatik 'komunikazio emozionala' bezala definitzen direla aurtengo jardunaldiak. Bestalde, spoiler izatea saihestuta, Argiak Euskarabilduan primizia bat iragarriko zuela ere esan zuen.

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Spri Hitz EHU Irizar Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Ara!Gorputz Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Deustuko Unibertsitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune LaNum Pays Basque Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Sakanako Garapen Agentzia Seaska Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza UEMA Udako Euskal Unibertsitatea Zibergara

© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea