2025 | 14. edizioa
partekatuLorea Arakistainek, PuntuEUS Fundazioko komunikazio arduradunak eta Asier Etxeberriak, Iametzako negozio-ereduak eraldatzeko prozesuen arduradunak, hilabete gutxi barru martxan izango den ni.eus euskarazko posta eta hodei segurua aurkeztuko dute. Ni.eus egitasmoa PuntuEUS Fundazioaren, Iametzaren eta Azkue Fundazioaren elkarlanaren baitan gorpuzten ari den proiektua da.
Bestalde, aurten ‘Erakusleihoa’ izeneko atal berria sortu da. Atal horren baitan euskal komunitate digitalaren hiru esperientzia emango dira ezagutzera, jardunaldian zehar proiektatuko diren bideo laburren bidez: Baionako Etxepare Lizeoko esperientzia, Debagoienan sortutako Zibergara elkartearena eta Zikloan hilerokoaren jarraipenerako aplikazioa.
‘Erakusleihoa’ atalaren helburua da teknologia burujabetzarekin zerikusia daukaten esperientziak ezagutaraztea. Hurrengo urtetan ere atal honekin jarraitu nahi da. Beraz, teknologia burujabetzarekin zerikusia duten euskal ekimenak ezagutuz gero, Euskarabilduako antolatzaileekin harremanetan jarri zaitezkete eta hurrengo urtean esperientzia berriak ezagutarazten saiatuko gara.
Edizio arrakastatsua: San Telmoko aretoa beteta
Aurtengo Euskarabilduaren edizioak euskal gizartean interes handia piztu du eta jardunaldiaren egunerako egun gutxi geratzen direla, San Telmoko aretoa beterik dago. Jendea itxaron zerrendan ari da izena ematen. Hala ere jakin, EITBren lankidetzari esker jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo dela eta ondorengo egunetan hitzaldiak www.euskarabildua.eus webgunean zintzilikatuko direla.
© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea