euskarabildua

Albisteak

Bertaratzen direnek beste parte-hartzaileekin saretzeko eta hausnartzeko aukera izango dute lan mahai desberdinen bidez

2022 | 11. edizioa

partekatu

Mundu mailan, teknologia berrien garapenean, ekoizpenean eta eskuragarritasunean nagusi izateko borrokan ari dira. Horren ondorioz, herrialdeek eta herrialde-taldeek menpekotasun teknologikoa murrizteko eta osagai, produktu, sistema eta zerbitzu aurreratuen hornidura ziurtatzeko duten gaitasuna dago jokoan. Era berean, geroz eta kezkagarriagoa da datuen gaineko kontrola erraldoi gutxi batzuen eskuetan geratzea.

Nagusi diren irtenbide teknologikoen aurrean, gauzak beste modu batera eginda, alternatibak sortu ahal direla erakutsi nahi du Euskarabildua jardunaldiak, utopikoa dirudiena errealitate bilakatu daitekeela erakutsiz. Horretarako tokiko eragileen arteko saretzeak duen indarra azpimarratu nahi du. Zentzu horretan, euskaldunok Euskal Herrian egiten ari garen ibilbidea ikusita, helburu handiak lortzeko ahalmena dugula azpimarratzera dator jardunaldia eta bertaratuko direnen parte-hartzearen bidez, egitasmo zehatzen ideiak martxan jartzeko harremanak sustatu nahi ditu.

Horretarako talde dinamiken tartea izango da. Jardunaldira bertaratuko direnek proposatutako lau lan dinamiketako batean izena emateko aukera izango dute: Hezkuntza, Telekomunikazioak, Informazioa eta komunikabideak eta Gobernantza. Horrek aukera emango die antzerako kezkak dituzten beste pertsona eta erakunde batzuk ezagutzeko eta elkarlanerako egon daitezkeen aukerei buruz hitz egiteko. Modu honetara Euskarabilduak pandemiak galarazitako harreman pertsonalak berreskuratu nahi ditu.

Lan mahai hauen diseinua Badalab Hizkuntza eta Berrikuntzarako Laborategiarekin batera osatu dute Euskarabilduako antolatzaileek.

Euskarabildua jardunaldia urriaren 27an egingo da San Telmo museoan. Bertaratu nahi izanez gero, webgunearen bidez izena eman daiteke.

atzera

antolatzaileak:

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

babesleak:

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia Euskara Donostia Ekonomia Fomento San Sebastián Spri Hitz EHU Irizar Laboral Kutxa

kolaboratzaileak:

Antza EITB San Telmo Museoa

laguntzaileak:

Ara!Gorputz Azkue Fundazioa BDS koop Beterri Bikonet Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa- Debabarrenako garapen agentzia Deustuko Unibertsitatea Ehkom- Euskal Herrian telekomunikazio sare publiko-komunitarioak hedatzen Elhuyar Emun Enpresabidea Gaia GISA Elkartea Hekimen Hernani Burujabe Hiritik At Irutxuloko hitza Indeus Izarkom LAB irakaskuntza Langune LaNum Pays Basque Oarsoaldea Olatukoop Puntu Eus Reas - ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea Sakanako Garapen Agentzia Seaska Steilas Tabakalera Taupa Mugimendua Teila Fabrika Teks Tolosadea garatzen Udalbiltza UEMA Udako Euskal Unibertsitatea Zibergara

© 2012-2025 Euskarabildua - Ametzagaiña Taldea